XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eta berriro ere, ilargi beteko gau hartan balkoitik irten zen etxera bueltatu zen, urratsez urrats, maitasunezko ametsak eta paradisua atzean utziz betiko.

Ez zuen uste izan inoiz gehiago Tom ikusiko zuenik. Hurrengo goiza besterik ez zen eta inoiz baino gehiago sufritu zuen Anniek.

Gaua isila suertatu zitzaion eta ez zen lamentuzko soinurik entzun.

Amesgaiztoz beterik igaro zituen iluntasuneko ordu luze haiek.

Eguerdi aldean, ordea, sekulako iskanbila nabaritu zuen Anniek etxe barnean.

Johnny aztoraturik zebilen Jenny ez omen zelako bere betiko osteratxotik itzuli.

Eta haurdun zegoen gainera. Hura ez zen batere normala. Denak inguru guztiak miatzen ibili ziren, baina aurkitzeko saiakera hark ez zuen espero zen fruiturik eman.

Denborak aurrera jarraitu ahala, histeria zabaltzen hasi zen inguruan.

Hain zen handia hango egonezina ezen, azkenean, bilaketa taldeak egin baitziren.

Mendira joatea laket zitzaion Jennyri eta, debekatuta zuen arren, agian han egongo zen.

Agian istripuren bat eduki zuen, edota haurra bazetorren eta ezin zuen ezer egin, han eseri eta laguntzaren zain egon baino.

Auskalo, baina denak txit kezkaturik zeuden. Hainbesteraino iritsi zen ardura hura, ezen Tom ere azaldu baitzen han, laguntzeko prest.

Egoera hartan ezin zuten Jennyren bila hasi besterik egin, baina bien begiradek dena esan zuten.

Beraien dolu eta samina oihukatzen zuten, baina Tom ez zegoen prest Annie berarekin eramateko.

Oraindik ere gazte hil behar zuela zioen eta ez ziola inori pertsona maitatu baten heriotza inposatu nahi.